2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2019ko maiatzaren 2an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldiko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ablitasen, 2019ko maiatzaren 3an.–Mankomunitateko burua, Saúl Huguet Nuño.
Iragarkiaren kodea: L1906116