99. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, Desgaitasuna duten eta garraio kolektiboetan sartzeko arazoak dituzten pertsonendako banakako laguntzak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Uharteko eta Esteribarko Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2018ko abenduaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Desgaitasuna duten eta garraio kolektiboetan sartzeko arazoak dituzten pertsonendako banakako laguntzak arautzen dituen ordenantza. Iragarki hori 2019ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitaratzen, eraginkortasun juridikoa izan dezan.

Uharten, 2019ko martxoaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Ana Labiano Ascunce.

Ordenantza, Desgaitasuna duten eta garraio kolektiboetan sartzeko arazoak dituzten pertsonendako banakako laguntzak arautzen dituena

1.–Oinarria.

Pertsona guztiei, beren egoera fisikoa alde batera utzita, garraioak erabiltzeko eskubidea aitortzen dien araudia oso zabala da.

Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legean irisgarritasun unibertsalerako baldintzak ezartzen dira, beharrezkoak baitira pertsona guztien eta, bereziki, desgaitasuna duten pertsonen aukera berdintasuna, autonomia pertsonalaren sustapena, komunitateko inklusioa eta bizimodu independentea bermatzeko.

Honatx desgaitasuna duten pertsonen eskubideak jasotzen dituen beste araudietako bat:

1544/2007 Errege Dekretua, Desgaitasuna duten pertsonek garraiobideak erabili ahal izateko oinarrizko baldintzak eta horiek erabiltzerakoan bereizkeriarik ez izatea arautzen dituena.

Nafarroan, 339/2010 Foru Aginduaren bidez onetsitako Desgaitasuna duten Pertsonei Arreta Emateko 2010etik 2013ra bitarteko urteetarako Plan Integralak ezartzen ditu desgaitasuna duten pertsonei bideratutako jarduketa politikak, ildo estrategikoen bidez egituratzen direnak.

Ildo estrategiko horiek neurriak eta jarduketak biltzen dituzte eremu pertsonal eta sozial ezberdinetan. Horiek dira bideak Desgaitasuna duten Pertsonei Arreta Emateko Plan Integral horretan ezarritako helburuak lortzeko.

Ildo estrategikoetako bat Irisgarritasun unibertsala da eta, jasotako neurrietako bat, garraiorako irisgarritasun unibertsala, besteak beste, 1.2.5 jarduketa daukana.

Garraioaren arloan eskuduntza duen departamentua lankidetzan arituko da Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin, taxi-bonua ezartzeari buruzko ordenantza eredu bat egiteko.

2.–Xedea, helburua eta definizioa.

Desgaitasuna duten pertsonendako taxi-bonuaren bidezko banakako laguntzak arautzea da deialdi honen xedea.

Laguntza hauen helburua da mugikortasunerako zailtasunak dituzten pertsonen joan-etorriak erraztea, bizimodu independentea garatzeko aukera izan dezaten.

3.–Pertsona onuradunak.

Mankomunitatearen errealitatera egokitzeko beharrak bi erabiltzaile mota bereiztea dakar:

–Taxi-bonua.–Prestakuntza eta lan arloko jarduera arautuak:

  • Esteribarko bizilagunen garraioa, taldean, zentro okupazionaletara, enplegu zentro berezietara eta ikastetxeetara:
  • Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako batean erroldatua egotea, eskabidea egin eta gutxienez ere 6 hilabete lehenagotik, eta bertan alta emanda jarraitzea, bai eta herrian egiazki bizitzea ere, laguntza jasotzen den bitartean.
  • %33ko desgaitasuna edo handik gorakoa edukitzea, dagokion entitate publikoak aitortua.
  • Osasun egoera dela edo beste arrazoi batzuk direla eta, ohiko bizilekutik kanpo joan-etorriak egiteko ezindurik ez egotea.

–Taxi-bonua.–Bestelako jarduerak:

  • Taxi-bonurako eskubidea daukate honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona guztiek:
  • Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako batean erroldatua egotea, eskabidea egin eta gutxienez ere 6 hilabete lehenagotik, eta bertan alta emanda jarraitzea, bai eta herrian egiazki bizitzea ere, laguntza jasotzen den bitartean.
  • %33ko edo hortik gorako desgaitasuna izatea, garraio kolektiboetan sartzea larriki eragozten duena, eta horrela egiaztaturik egotea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako desgaitasunaren ziurtagiri ofizialean.
  • Osasun egoera dela edo beste arrazoi batzuk direla eta, ohiko bizilekutik kanpo joan-etorriak egiteko ezindurik ez egotea.
  • Mugitzeko desgaitasuna dutenek gidatzeko egokitua den ibilgailurik ez izatea, eskatzaileak 18 urtetik gorakoak badira.
  • Kontzeptu guztiak batuta (pentsioa, nomina, kapital higigarriaren eta higiezinaren errentak, eta abar), ondoko apartatuan ezarritako mugen barnean dauden diru-sarrera ekonomikoak edukitzea.
  • 1: LGS halako 2,50, gehienez ere.
  • 2: LGS halako 2,85, gehienez ere.
  • 3: LGS halako 3,15, gehienez ere.
  • 4: LGS halako 3,45, gehienez ere.
  • 5: LGS halako 3,75, gehienez ere.
  • 6 edo gehiago: LGS halako 4,00, gehienez ere.
  • Prestakuntza eta lan arlokoak ez diren joan-etorriak.
  • 12 hilabetez eman ahalko da, edo programa jakin horri eman zaion gastua bukatu arte.

–Egoera bereziak:

  • Familian hartzea:
  • Familia unitate batek desgaitasuna duen adingabe bat familian hartua duenean, abandonu edo babesgabezia dekretu baten ondorioz, eta taxi-bonurako banakako laguntza lortzeko baldintzak betetzen baditu baina diru-sarreren maila gainditzen badu, hori egoera berezitzat joko da.
  • %65etik gorako desgaitasuna duten familia unitate bereko bi kidek taxi-bonurako banakako laguntza lortzeko baldintzak betetzen badituzte baina diru-sarreren maila gainditzen badute, hori egoera berezitzat joko da.

Egoera berezi horietan, automatikoki emango da laguntza, diru-sarreren maila gainditzen badute ere.

4.–Eskabideen aurkezpena: aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerak egiteko eskabide orria aurkeztu beharko da, interesdunak berak sinatua edo, bestela, ordezkari batek, zuzenbidean balioa duen bideren bat erabiliz frogatzen badu ordezkaritza hori; horretarako, deialdi honen I. eranskinean ageri den eredua erabiliko da. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

–Taxi-bonua.–Prestakuntza eta lan arloko jarduera arautuak:

  • Onuraduna eta/edo haren ordezkaria dela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia.
  • Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako Desgaitasunaren Ziurtagiri Ofizialaren fotokopia.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, eskatzaileak deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituela adierazten duena (I. eranskineko eskabide ereduan).

–Taxi-bonua.–Bestelako jarduerak:

  • Onuraduna eta/edo haren ordezkaria dela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia.
  • Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako Desgaitasunaren Ziurtagiri Ofizialaren fotokopia; ziurtagiriak garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasunaren balorazioa jaso beharko du.
  • Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpenaren fotokopia edo urte horretako pentsioaren ziurtagiria edo diru-sarreren zinpeko aitorpena, bankuko mugimenduekin batera.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, eskatzaileak deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituela adierazten duena (II. eranskineko eskabide ereduan).

Jada Mankomunitatearen esku dagoen dokumentazioa ez da erantsi behar eskabidean.

5.–Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Eskaerak eskatzaileak sinatutako eskabidean aurkeztuko dira; horretarako, deialdi honi erantsitako eredu normalizatua erabiliko da (I. eranskinekoa edo II. eranskinekoa, dagokiona).

Eskaerak aurkezteko epea, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasiko da.

Eskabideak baloratu ahala ebatziko dira, eta aurrekontu-kontsignazioa dagoen artean.

Deialdian eskatutako dokumenturen bat falta bada, eskatzaileari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Betiere, aurretik ebazpena emango da, indarreko araudian ezarritakoarekin bat.

Eskaera aurkeztean baimena ematen zaio Mankomunitateari, bidezkotzat jotzen dituen jarduketen bitartez egiaztatzeko eskatzaileek emandako informazioa zuzena den, ea eskatutako baldintzak betetzen diren eta onuradunak laguntza jasotzeagatik dituen betebeharrak betetzen dituen.

Eskabideak aurkeztuko dira Uharteko eta Esteribarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko erregistroan.

6.–Balorazioa.

Balorazioa banakakoa izango da, eta Mankomunitateko koordinatzaileak eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko programako erreferentziazko gizarte-langileak egingo dute.

7.–Laguntzen zenbatekoa.

III. eranskinean.

8.–Ebazteko eta jakinarazteko epea.

Eskabidea Mankomunitateko buruak ebatziko du ebazpen bidez.

Ebatzi eta jakinarazteko epea, gehienez ere, hiru hilabete izango da. Epea kontatzen hasiko da eskaera organo eskudunaren erregistroan sartzen den egunetik hasita.

Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jo ahalko du, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrean ezarritakoarekin bat.

Dirulaguntza emateko ebazpenak amaiera emango dio administrazio bideari, eta eskatzaileari jakinaraziko zaio Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40., 41. eta 42. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

9.–Ordaintzeko modua.

Hilabetero, Taxi-bonuaren ordainketa egingo da, honako hauen arabera:

–Taxi-bonua.–Prestakuntza eta lan arloko jarduera arautuak:

  • Kontrataturiko pertsonak erregistroa egingo du Mankomunitateko erregistroan, hurrengo hilabetearen 1a eta 10a bitartean. Gastuaren banaketa egingo da, 7. apartatuaren arabera, Eguesibarko Udalaren, Mankomunitatearen eta erabiltzaileen artean.

–Taxi-bonua.–Bestelako jarduerak:

  • Onuradunak, hurrengo hilabetearen 1a eta 10a bitartean, Mankomunitateko eskabide orokorraren eta tiketen erregistroa egingo du.

Ekitaldi ekonomiko zehatz baten kontura dirulaguntza bat jasotzeak ez dakar inolako eskubiderik hurrengo urteetan dirulaguntzak jasotzeko.

Dirulaguntza emanda, onartutzat joko da, espresuki uko egiten ez bazaio. Bestela, ulertuko da onartu dela emandako zenbatekoa eta eskatzaileak konpromisoa hartuko du proiektatutako jarduera gauzatzeko.

10.–Deialdi honen ondoriozko betebeharrak ez betetzea.

Mankomunitateak ezeztatzen ahalko du emandako dirulaguntza, eta hasieran jasotako zenbatekoa itzultzeko eskatu, baita jardueraren zati proportzionala itzultzeko edo onetsitako ekipamendua erosteko eskatu ere, honako kasu hauetan:

–Laguntza ematea ekarri zuten baldintzetakoren bat desagertzea.

–Programan sartzeko baldintzak aldatzea.

–Hiltzeagatik.

–Erabiltzaile izaera galtzea justifikatzen duen beste edozein arrazoi.

11.–Errekurtsoen araubidea.

Deialdi honen, bere oinarrien edo betearazteko administrazio-egintzen aurka, dirulaguntza xedatzen dutenak, aukeran, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, Errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunean hasiko da epe hori.

12.–Araudi erregulatzailea.

Deialdi hau agiri honetan jasotako arauei jarraikiz egingo da eta aurreikusten ez den orotan, berriz, honako araudi honetan ezarritakoa beteko da:

–6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta bere erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsia, 87/2006 ED (Erregelamendua).

I. ERANSKINA

Taxi-bonuaren laguntzarako eskabidea. Prestakuntza eta lan arloko jarduera arautuak (PDFa).

II. ERANSKINA

Taxi-bonuaren laguntzarako eskabidea. Bestelako jarduerak (PDFa).

III. ERANSKINA

Laguntzen portzentajea

Taxi-bonua. Prestakuntza eta lan arloko jarduera arautuak.

DIRULAGUNTZAREN BANAKETA

%

Esteribarko Udala

%25

Mankomunitatea

%27

Erabiltzaileek (4 pertsona) / 10 bidaia astean

%44

Erabiltzaileak / 2 bidaia astean

%4

Eritasunen ondoriozko bajaren bat badago, pertsona horiek beren gain hartuko dute esleitua zeukaten kostuaren erdia.

Taxi-bonua. Bestelako jarduerak.

Gehieneko zenbatekoa %50ekoa izango da eta, laguntzaren muga hilabetean, honako hau:

Uharte

60 euro/hilabetea

Esteribar

100 euro/hilabetea

Iragarkiaren kodea: L1905609