2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2019ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an, kreditu bereziaren bidezko aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko osoko bilkuran hartutako erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 8.619,48 euro.
Finantzaketa:
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 8.619,48 euro.
Zizur Nagusian, 2019ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1906231