2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Soberako lurzatiaren behin betiko deklarazioa,
1. poligonoko 220. lurzatian
Urdazubiko Udalak, 2019ko apirilaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 1. poligonoko 220. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko eta soberako lurzati deklaratzeko espedientea. Delako lurzatia udalaren jabetasunekoa da eta 2.276,90 metro koadro ditu; hain zuzen ere, mugako lurzati horren jabea Justo Arrechea Bidaurri zuzenean besterentzea da xedea.
Urdazubin, 2019ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.
Iragarkiaren kodea: L1906669