2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Merkataritza ez egonkorra arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena
Zangozako Udalak, 2019ko martxoaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa “Merkataritza ez egonkorra arautzen duen Zangozako ordenantzan”, espedientean dagoen testuari jarraikiz.
Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zangozan, 2019ko apirilaren 26an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.
Iragarkiaren kodea: L1906063