2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, emakumearen dokumentazio zentroa eta liburutegia mantentzeko IPESen eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenarena
Oharra: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke testu osoa (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 453662.
–Iruñeko Udalaren indarreko aurrekontuan ageri den dirulaguntza izenduna bideratzea, baita pertsona edo entitate onuradunak hartzen dituen baldintza eta konpromisoak ezartzea ere.
–Iruñeko Udalaren aurtengo aurrekontu orokorrean dirulaguntza izendun bat aurreikusi da IPES Elkartea fundazioaren alde.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) 22.2 artikuluak ezartzen du toki entitateen aurrekontuetan aurreikusitako dirulaguntza izendunak zuzenean eman daitezkeela, hitzarmenetan eta dirulaguntza horiek arautzen dituzten arauetan bildu moduan. 28. artikuluak ezartzen du hitzarmenak izanen direla ohiko tresna dirulaguntza horiek bideratzeko.
Bestalde, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorrak, 19. artikuluan eta hurrengoetan, arautzen du Udalaren aurrekontu orokorrean berariaz izendatuta aurreikusitako dirulaguntzak zuzenean emateko araubidea eta prozedura.
Iruñean, 2019ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.
Iragarkiaren kodea: L1906235