99. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

3/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia, martxoaren 28koa, argitaratu zen 2019ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horren espedientea behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu berezia

GASTUAK:

1.3420.61900 Futbol zelaiaren alboko eremuak zolatzea: 20.900,00 euro.

1.3370-63200 Gizarte-etxeko gelen egokitzapena: 47.900,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 68.800,00 euro.

Obanosen, 2019ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Juan Ignacio Elorz Torrecilla.

Iragarkiaren kodea: L1906267