2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2019ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean, 2/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko Alkatetzak 2019ko martxoaren 20an emandako ebazpena. Jendaurreko epean alegaziorik jaso gabe iragan denez, behin betiko onesten da aurrekontu-aldaketa horren espedientea, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin bat.
Kreditu-gerakina txertatzea
GASTUAK:
2. kapitulua: 5.000,00 euro.
6. kapitulua: 339.004,13 euro.
DIRU-SARRERAK:
8. kapitulua: 344.004,13 euro.
Obanosen, 2019ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Juan Ignacio Elorz Torrecilla.
Iragarkiaren kodea: L1906124