2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
2019ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Murillo el Cuendeko Udalak, 2019ko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1. eta 2. aldaketak Udalaren 2019ko aurrekontuan: Kreditu-gehigarria.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Arradan (Murillo El Cuende), 2019ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1906062