99. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.
Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2019ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.

Miranda Argan, 2019ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1906251