99. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

1/2019 aurrekontu-aldaketa, Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoan. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2019ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2019 aldaketa Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2019ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoaren arabera, baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren arabera ere.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzak joko da.

Miranda Argan, 2019ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1906248