99. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko Alkatetzaren 2019ko martxoaren 13ko dekretua argitaratu zen 2019ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 4an. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da aurrekontu-aldaketaren espedientea, eta argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin bat.

Kreditu-gerakina txertatzea

GASTUAK:

1.1650.61900 Argiteria publikoa hobetzea: 7.297,96 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 7.297,96 euro.

Legardan, 2019ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L1906082