99. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren 2019rako koefizienteak eta karga-tasak. Onespena

Udalak 2019ko apirilaren 3an eginiko osoko bilkurak onetsi zuen plana.

Kontuan hartuz indarrean sartu dela urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legea, zeinak aldatzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (argitaratu zen 2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6an).

Ikusirik aipatutako foru legearen 5. artikuluan ezarritakoa, Lapoblación-Meanoko Udaleko Osoko Bilkurak erabaki du –bertaratuek, aho batez–:

Lehenbizikoa.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefizienteei eta karga-tasari dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Koefiziente horiek izanen dira 2/1995 Foru Legaren 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, behin urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legeak onetsitako aldaketa egin ondoren (3/2019 Foru Legearen bidez aldatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Lapoblación-Meanon, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Javier Oria Domaica.

Iragarkiaren kodea: L1906080