2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Iturmendiko Udalak, 2019ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Iturmendiko udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzaren testuaren aldaketa. Ordenantzaren behin betiko testua 2016ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.
Iturmendin, 2019ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.
Iragarkiaren kodea: L1906121