99. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKU

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, apirilaren 5ean, 2019ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iragan denez aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik jaso gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hori dela eta, aipatutako Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, laburtua argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua:

GASTUAK:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 15.560,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 500,00 euro.

Gastuak, guztira: 16.060,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 500,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 5.162,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 9.898,00 euro.

7.–Kapital-transferentziak: 500,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 16.060,00 euro.

Ibirikun, 2019ko maiatzaren 3an.–Kontzejuko burua, Rosario Martínez Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L1906155