2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
HIRIBERRI (AEZKOA)
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bake epailearen ordezkoaren kargua betetzeko deialdi publikoa iragarri da, eta horretarako hamabortz egun balioduneko epea ireki, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udal Idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute erregelamenduak gaitasunaz eta bateragarritasunaz aipatzen dituen baldintzak betetzen dituztela.
Hiriberri Aezkoan, 2019ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Óscar Ancho Remondegui.
Iragarkiaren kodea: L1906308