99. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Fustiñanako Udalak, 2019ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019. urteko aurrekontuko aldaketa (2. aldaketa).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Fustiñanan, 2019ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L1906436