2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Ezkontza zibila egiteko eskumena beste baten esku uztea
Ezkontza Zibilak egiteari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz.
Alkateak, 2019ko maiatzaren 3an eman 2019-0200 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:
1.–Udal honetako zinegotzi Cristina Cambra Preciadoren esku uztea 2019ko ekainaren 8an ezkontza zibila Herriko Etxean egiteko eskumena.
Cadreitan, 2019ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L1906225