2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Plan ekonomiko-finantzarioa, aurrekontu-egonkortasunerako. Hasierako onespena
Bertizaranako Udalak, 2019ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen plan ekonomiko-finantzarioa, helburu duena Aurrekontu-egonkortasunari eta Finantza-jasangarritasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoan ezarritako gastu-araua betetzea 2019ko ekitaldian.
Aurrekontu-egonkortasunari eta Finantza-jasangarritasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu-egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean jartzen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik.
Plan ekonomiko-finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago Bertizaranako Udalaren Idazkaritzan, Udalbatzaren Osoko Bilkurak onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.
Bertizaranan, 2019ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1906266