99. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGEZA

Aldaketa, Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean. Behin betiko onespena

Agezako Kontzejuko Batzarrak, 2018ko abenduaren 27an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean.

Onespen horren iragarkia 2019ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 7an, eta hogeita hamar egunean ikusgai eduki zen Kontzejuaren iragarki-taulan, interesdunek azter zezaten eta, nahi izanez gero, erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko epea erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aipatu ordenantza eta argitara eman, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Agezan, 2019ko martxoaren 26an.–Alkate kontzejuburua, Javier Marco Apesteguía.

2019ko TARIFEN ERANSKINA

Hornidura

a) Hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta bera mantentzeko lanengatik:

1.–Kontagailua: 13,00 mm: 10,00 euro hiruhilekoan.

2.–Kontagailua: 25,00 mm: 25,00 euro hiruhilekoan.

b) Hornidurengatik:

1.–Etxean erabiltzeko: 0,62 euro.

2.–Etxean eta ureztaketan erabiltzeko:

  • Hilean 15 m³ bitarte: 0,58 euro.
  • Hilean 15 m³-tik goiti: 1,14 euro.

3.–Ureztatzeko: 1,14 euro.

4.–Etxean eta aisialdian erabiltzeko:

  • Hilean 15 m³ bitarte: 0,62 euro.
  • Hilean 15m³-tik goiti: 1,14 euro.

5.–Aisialdian erabiltzeko: 1,14 euro.

6.–Industrian eta abeltzaintzan erabiltzeko: 1,14 euro, hornidura sarearekin lotu gabe.

c) Harguneak edateko ura banatzeko eta/edo hondakin urak husteko sareekin lotzeagatik:

1.–Hornidura sareko hargunea: 309,00 euro.

2.–Saneamendu sareko hargunea: 370,00 euro.

d) Saneamendu kanona: ezarritako prezioak.

Iragarkiaren kodea: L1906118