99. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Arbeitzako UNC-2 birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Udalak, 2019ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Allingo Udal Planeko Arbeitzako UNC-2 birzatitzeko proiektua, Promatavi 2014 SLk eta Ecológicos Antona SLk sustatua, “El Cerrado” izeneko borondatezko birzatiketa batzordean bilduta.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Amillaon, 2019ko maiatzaren 3an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1906226