2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua. Jendaurrean jartzea
Ablitasko Udalak, 2019ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldeko txostena ematea Ablitasko udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektuari.
Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat (foru lege horren bidez jorratu ziren Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroa).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Ablitasen, 2019ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1906263