99. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Deialdia, Atarrabiako Udalaren zerbitzuko etxezain izateko bi lanpostu, D mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

2019ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman ziren argitara, otsailaren 15ean, Atarrabiako Udalaren zerbitzuko etxezain izateko bi lanpostu, D mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko oinarriak. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenden aurka erreklamazioak aurkezteko epea buruturik, Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak, maiatzaren 16an emandako 340/2019 Ebazpenaren bidez, honako hau,

EBAZTEN DU:

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hauek onestea:

–Izangai onartuak:

ARIZTIA PLAZA, EDURNE

LAS HERAS NICOLÁS, CONSOLACIÓN

OCHOA ARELLANO, MARÍA TERESA

PASCAL RÍPODAS, LOURDES

PEREDA PÉREZ, EVA MARÍA

SANZ MARÍN, RUTH

–Izangai baztertuak: inor ere ez.

2. Izangaiak deitzea lehenengo proba egitera, hain zuzen ere ortografia, matematika, fisika eta kimikako ariketak, datorren ostiralean, maiatzaren 31n, 9:00etan, Atarrabiako Kultur Etxean (Kale Nagusia 38).

Deialdiaren oinarrietan ezarriari jarraikiz, proba hori egiteko ez da kalkulagailurik erabiltzen ahalko.

Dei bakarraren bidez eginen da proba, eta izangaiak NANa aldean dutela agertuko dira, nork bere nortasuna behar bezala frogatzeko. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere.

Atarrabian, 2019ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1906752