99. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Udaltzain baten izendapena

Burlatako Udaleko alkateak 946/2018 Ebazpena eman zuen 2018ko azaroaren 27an. Haren bidez, Manuel Montiel Marín izendatu zuen Burlatako Udaleko funtzionario, udaltzain lanpostua betetzeko, entitate horretako plantilla organikoan 11.15 zenbakia duena. Horretarako, trukea egin da, udaltzain Roberto Espiga Lasarekin, Aranguren Ibarreko Udalaren mende izanen baita, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izanik.

Argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Errege Dekretuaren 35.2 artikuluan xedatutako ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2019ko urtarrilaren 1ean.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1906229