99. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

693/2019 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta 2010eko azaroaren 12an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarririk (zeina 2010eko abenduaren 16an argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2010eko azaroaren 22ko ebazpen baten bidez).

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabakia hartu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra titulua lortzeko ikasketa-plana argitaratzeko.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2019ko apirilaren 29an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2019ko apirilaren 29ko 693/2019 Ebazpenarena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana

Jakintza-arloa: Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak.

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

14

Aukerakoak

Kanpo praktikak

30

10

Master Amaierako Lana

6

Kredituak osotara

60

Ikasketa-plana, laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera), eta denbora-banaketa:

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

IZAERA

ECTS

IKASMAILA

Orokorra

14

Hezkuntza Prozesuak eta Testuinguruak

Nahitaezkoa

6

1

Garapena eta Ikaskuntza Nerabezaroan

Nahitaezkoa

5

1

Gizartea, Familia eta Hezkuntza

Nahitaezkoa

3

1

Espezifikoa

30

Diziplinazko Osagarriak

Aukerakoa

12

1

Diziplinen Irakaskuntza eta Ikaskuntza

Aukerakoa

12

1

Hezkuntzako Ikerketarako eta Berrikuntzarako Sarrera

Aukerakoa

6

1

Practicuma

16

Espezialitateko praktikak

Nahitaezkoa

10

1

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

6

1

Modulu espezifikoaren kredituei dagozkion espezialitateak:

ESPEZIALITATEA

ECTS

Matematika

30

Fisika eta Kimika

30

Biologia eta Geologia

30

Teknologia

30

Ekonomia eta Enpresen Kudeaketa

30

Geografia eta Historia

30

Gaztelania eta Literatura

30

Ingelesa

30

Euskara eta Literatura

30

Frantsesa

30

Iragarkiaren kodea: F1906542