1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
692/2019 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko “Energia Berriztagarrietako Unibertsitate Masterra: Sorkuntza Elektrikoa” izeneko tituluaren ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.
Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta 2011ko uztailaren 22an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarririk (zeina 2012ko irailaren 19an argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2011ko irailaren 1eko ebazpen baten bidez).
Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabakia hartu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko “Energia Berriztagarrietako Unibertsitate Masterra: Sorkuntza Elektrikoa” izeneko titulua lortzeko ikasketa-plana argitaratzeko.
Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.
Iruñean, 2019ko apirilaren 29an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.
ERANSKINA, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2019ko apirilaren 29ko 692/2019 Ebazpenarena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko “Energia Berriztagarrietako Unibertsitate Masterra: Sorkuntza Elektrikoa” izeneko tituluaren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena
Nafarroako Unibertsitate Publikoko “Energia Berriztagarrietako Unibertsitate Masterra: Sorkuntza Elektrikoa” izeneko tituluaren ikasketa-plana
Jakintza-arloa: ingeniaritza eta arkitektura.
Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:
IRAKASGAI MOTA | ECTS KREDITUAK |
Nahitaezkoak | 54 |
Aukerakoak | 6 |
Master Amaierako Lana | 12 |
Kredituak osotara | 72 |
Ikasketa-plana, laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera), eta denbora-banaketa: |
MODULUA | ECTS | IRAKASGAIA | IZAERA | ECTS | IKASMAILA |
Energia Berriztagarriei buruzko Oinarri Aurreratuak | 28,5 | Energia-baliabide Berriztagarrien Ebaluazioa | Nahitaezkoa | 6 | 1 |
Energia Berriztagarrien Alderdi Sozioekonomikoak | Nahitaezkoa | 4,5 | 1 |
Sorgailu Elektrikoak Energia Berriztagarrien Sistemetan | Nahitaezkoa | 7,5 | 1 |
Potentziaren Elektronika Energia Berriztagarrien Sistemetan | Nahitaezkoa | 6 | 1 |
Komunikazioak Energia Berriztagarrien Sistemetan | Nahitaezkoa | 4,5 | 1 |
Energia Berriztagarriekin lotutako Teknologia Espezifikoak | 25,5 | Energia-bihurketa Sistema Eolikoetan | Nahitaezkoa | 7,5 | 1 |
Energia-bihurketa Sistema Fotovoltaikoetan | Nahitaezkoa | 7,5 | 1 |
Energia Berriztagarrien Integrazioa Sare Elektrikoan | Nahitaezkoa | 6 | 1 |
Instalazio Bakartuen Analisia eta Diseinua | Nahitaezkoa | 4,5 | 1 |
Aukerakoa | 6 | Aukerako irakasgaiak | Aukerakoa | 6 | 1 |
Master Amaierako Lana | 12 | Master Amaierako Lana | Nahitaezkoa | 12 | 2 |
Prestakuntza osagarriak:
OSAGARRIAK | ECTS |
Energia bihurtzeko Teknologia Elektrikoa Energia Berriztagarrien Sistemetan | 4,5 |
Iragarkiaren kodea: F1906541