1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
691/2019 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Mekaniko Aplikatuko eta Konputazionaleko Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.
Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta 2010eko azaroaren 12an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarririk (zeina 2010eko abenduaren 16an argitaratu baitzen “Estatuko Aldizkari Ofizialean”, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2010eko azaroaren 22ko ebazpen baten bidez).
Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabakia hartu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Mekaniko Aplikatuko eta Konputazionaleko Unibertsitate Masterra titulua lortzeko ikasketa-plana argitaratzeko.
Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.
Iruñean, 2019ko apirilaren 29an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.
ERANSKINA, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2018ko irailaren 27ko 691/2019 Ebazpenarena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Mekaniko Aplikatuko eta Konputazionaleko Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Mekaniko Aplikatuko
eta Konputazionaleko Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana
Jakintza-arloa: ingeniaritza eta arkitektura.
Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:
IRAKASGAI MOTA | ECTS KREDITUAK |
Nahitaezkoak | 45 |
Aukerakoak | 33 |
Master Amaierako Lana | 12 |
Kredituak osotara | 90 |
Ikasketa-plana, laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera), eta denbora-banaketa: |
MODULUA | ECTS | IRAKASGAIA | IZAERA | ECTS | IKASMAILA |
Oinarrizkoa | 57 | Gorputz Anitzeko Sistemen Dinamika | Nahitaezkoa | 6 | 1 |
Bibrazio Mekanikoak eta Osagaien eta Egituren Nekea | Nahitaezkoa | 12 | 1 |
Elementu Finituak eta Jariakinen Mekanika Konputazionala | Nahitaezkoa | 15 | 1.a eta 2.a |
Sistema Dinamikoen Kontrola eta Identifikazioa | Nahitaezkoa | 12 | 1 |
Master Amaierako Lana | Nahitaezkoa | 12 | 2 |
Aukerakoa | 33 | Aukerako irakasgaiak | Aukerakoa | 33 | 1.a eta 2.a |
Iragarkiaren kodea: F1906534