99. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

225E/2019 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, aldeko txostena ematen diona txerriak gizentzeko ustiategi bat handitzeko proiektuari, 1.300 toki izatetik 2.490 izatera pasatzeko, Udalak ebazpena eman aurretik. Ustiategia San Martin Unxeko udal-mugartean dago, eta Escudero Mateo Jorge y Magalhaes Soeiro Manuel Joaquin SC da titularra.

Proiektuaren deskribapen laburra:

  • Txerriak gizentzeko instalazioa handitzea. 1.190 toki izanen dituen nabe berria eraikiko da, 973,14 m²-koa, eta, kanpoaldean, 825 m³-ko minda-putzu bat. Ustiategiak guztira 2.490 toki izanen ditu. Abereak 20 kg-rekin sartu eta 110 kg-rekin ateratzen dira, eta urtean 2,5 ziklo egiten dira. Simaurrak nekazaritzan balorizatuko dira, ongarri gisa.

Jarduera hau jasota dago Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 4C eranskineko C)3 epigrafean (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori). Hortaz, jarduera sailkatuaren udal lizentzia behar du, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak ingurumen arloko txostena eman eta gero.

Horrez gain, handitzeko proiektuaren ezaugarriak direla eta, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinaren barnean sartzen da proiektua (1. taldea, a)3 atala). Hori dela eta, legearen 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egin behar zaio.

2017ko azaroaren 30ean, San Martin Unxeko Udalak, organo eskuduna den aldetik, jarduera sailkatuaren proiektua eta ingurumen eraginaren azterketa aurkeztu zituen Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusian, hark honako hauek eman zitzan, espedientea teknikoki aztertu ondoan: Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 70. artikuluan aurreikusitako txostena, eta ingurumen eraginaren adierazpena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41. artikuluaren araberakoa.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak txosten bat igorri behar du Udalak ebazpena eman aurretik, zeinak zehaztuko baitu zer ingurumen-baldintza eta neurri zuzentzaile ezarri behar diren jarduerarekin hasteko, eta, behar bada, aplikagarriak diren hirigintzako determinazioak bilduko baititu, baldin eta jarduera hori lurzoru urbanizaezinean garatzen bada eta lurzoru mota horretan baimendu badaiteke. Hala ezarrita dago Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 70. artikuluan.

Espedientean agertzen diren txostenak ikusirik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Aldeko txostena ematea txerriak gizentzeko ustiategi bat handitzeko proiektuari, 1.300 toki izatetik 2.490 izatera pasatzeko, Udalak ebazpena eman aurretik. Ustiategia San Martin Unxeko udal-mugartean dago, eta Escudero Mateo Jorge y Magalhaes Soeiro Manuel Joaquin SC da titularra.

Bigarrena.–Ingurumen eraginaren adierazpena ematea txerriak gizentzeko ustiategia handitzeko proiektuari, 1.300 toki izatetik 2.490 izatera pasatzeko. Ustiategia San Martin Unxeko udal-mugartean dago, eta Escudero Mateo Jorge y Magalhaes Soeiro Manuel Joaquin SC da titularra. Proiektua bideragarritzat jotzen da ingurumenaren aldetik. Adierazpen honek babesten duen proiektua gauzatzeko lanak lau urteko epean hasi beharko dira gehienez ere, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe hori igarota, ingurumen eraginaren adierazpenak ondorioak galduko ditu, besterik gabe, eta eraginkortasunik gabe geldituko da, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 43. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hirugarrena.–Jarduera ingurumenaren arloan indarrean den legeriarekin bat egin dadila agintzea, eta espedienteari atxikitako dokumentazio teknikoko baldintzei jarraikiz. Gainera, ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren baldintzak bete beharko dira.

Laugarrena.–Txosten hau lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimenaren parekoa da, zeina hirigintzako legerian aurreikusten baita, eta haren ondorio berak izanen ditu, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 70.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen III. eranskineko baldintzak bete behar direla kontuan izanda.

Bosgarrena.–Jarduera edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik Udalari jakinarazi beharko dio. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa edo ez funtsezkoa den, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 77. eta 78. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Seigarrena.–Jarduera hasi aurretik, jarduera sailkatua abian jartzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du titularrak Udalean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 32. artikuluan xedatuarekin bat. Erantzukizunpeko adierazpenarekin batera, agiri hauek ere aurkeztu beharko dira: instalazioak onartutako proiektua betetzen duela frogatzeko ziurtagiria, behin betiko planoak, jarduera-lizentzian jasotako neurri zuzentzaileak betetzen direla frogatzen duen ziurtagiria, eta egindako neurketa eta egiaztatze praktikoak.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zortzigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete haren kontra, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, hirigintza arloko alderdiei buruz. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Bederatzigarrena.–Ebazpen hau igortzea Escudero Mateo Jorge y Magalhaes Soeiro Manuel Joaquin SCra, San Martin Unxeko Udalera, Abeltzaintza Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzura eta Ingurumena Zaintzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 12an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Oharra: ebazpen honen eranskinak honako helbide honetan eskuratu daitezke: http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/ANUCLEO/F1905465c_Anexos-MA.pdf.

Iragarkiaren kodea: F1905465