1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
149/2019 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, behin betiko ebazten duena Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren koordinatzaile izateko eskakizun bereziko lanpostu bat betetzeko berariazko lehiaketa, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko langileen artean. Azaroaren 7ko 292/2018 Ebazpenaren bidez egin zen deialdia.
Justiziako Ministerioaren martxoaren 1eko JUS/242/2018 Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoko kidego orokorretako lanpostuen zerrenda onetsi zen. Agindu hori 2018ko 62. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12koan.
Justiziako zuzendari nagusiak 292/2018 azaroaren 7an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren koordinatzaile izateko eskakizun bereziko lanpostu bat berariazko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egin zen Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko langileentzat.
Justiziako zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 106/2019 Ebazpenaren bidez, behin-behinekoz ebatzi zen Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren koordinatzaile izateko deialdi hori, eta 10 egun balioduneko epea eman zen haren aurkako alegazioak aurkezteko.
Behin-behineko ebazpenean ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu, eta egiaztatu da prozedura bete dela eta izangaien merezimenduak behar bezala baloratu direla. Horrenbestez, Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarrerari, haien Lanpostuak Betetzeko Moduari eta haien Lanbide Igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 51., 52. eta 53. artikuluekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Behin betiko ebaztea Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren koordinatzaile izateko eskakizun bereziko lanpostu bat berariazko lehiaketa, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko langileen artean. Justiziako zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 292/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia.
2. Amparo Esparza Irigoyen andrea Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren koordinatzaile izendatzea, lehiaketan puntuazio altuena lortu baitu.
3. Esleitutako postuaren jabetza hartzeko, Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarrerari, haien Lanpostuak Betetzeko Moduari eta haien Lanbide Igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 52. artikuluari jarraituko zaio.
4. Ebazpen hau argitaratzea Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian.
5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2019ko maiatzaren 3an.–Justiziako zuzendari nagusia, María Lourdes Aldave Villanueva.
Iragarkiaren kodea: F1906535