98. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Udalaren logotipoaren onespena

Artaxoako Udalak, 2019ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legezko quoruma zuela, hasiera batean onestea logotipo berri bat Udalarentzat.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 27., 28., 25. eta 22. artikuluetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabete batean, herritar eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2019ko apirilaren 29an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1906037