1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA, Tuteran goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari buruzkoa, proiektuaren onespenari buruzkoa eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeari buruzkoa. SAT10957 espedientea.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Renovables de la Ribera SLren eskaera, goi tentsioko ondoko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimenari eta proiektuaren onespenari buruzkoa eta zehazki haren onura publikoa deklaratzekoa:
a) Instalazioaren kokapena: Tutera.
b) Helburua: Cavar izeneko parke eolikoek ekoitzitako energia elektrikoa eramatea.
c) Ezaugarri nagusiak: 66 kV-eko lur azpiko linea egiteko proiektua, “Renovables BTA-La Cantera TA” aireko linea 43. euskarrian interkonektatzeko “La Cantera” azpiestazioarekin.
d) Aurrekontua: 798.205,93 euro.
Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Espedientea jendaurrean egonen da Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan, interesdunek azter dezaten eta, bidezko bada, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, aholkuak eta ohartarazpenak idatziz egin ditzaten 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2019ko maiatzaren 7an.–Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 18koan). Laura Larraya Irigoyen.
66 KV-EKO LUR AZPIKO LINEA, “RENOVABLES BTA-LA CANTERA TA” AIREKO LINEA “LA CANTERA” AZPIESTAZIOAREKIN INTERKONEKTATZEKO, TUTERAKO UDAL-MUGARTEAN. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda |
FINKA KODEA | TITULARRA/K | JARD. KOD. | KANAL. LUZ. ZORTASUNA | KUTXATILAK | POL. | LURZ. | LUR MOTA |
m | m² | Unit. | m² |
Tuterako udal-mugartea |
TUD-01 | Tuterako Udalaren herri-lurrak Plaza zaharra, 1. beheko solairua 31500 Tutera (Nafarroa) | LLE | 120 | 126 | 2 | 9,05 | 39 | 133 | Basoa-Larreak |
TUD-02 | Tuterako Udalaren herri-lurrak | LLE | 31 | 33 | - | - | 39 | 132 | Lehorreko alorra |
TUD-03 | Tuterako Udalaren herri-lurrak | LLE | 405 | 425 | 5 | 17,1 | 39 | 197 | Basoa-Larreak |
TUD-04 | Tuterako Udalaren herri-lurrak Eólica Montes de Cierzo SL Zaragozako etor., 3 31500 Tutera (Nafarroa) | LLE | 12 | 12,6 | - | - | 3 | 210 | Lehorreko alorra |
Laburdurak: Jard. kod.: jarduketa kodea; Kanal. luz.: kanalizazioaren luzera; LLE: lurpeko linea elektrikoa; Pol.: poligonoa; Lurz.: lurzatia. |
Iragarkiaren kodea: F1906282