98. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

54/2019 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, "Cascante-Monteagudo" goi tentsioko aireko 13,2 kV-eko linearen erreforma, Cascante BTAren eta 00.25 zenbakiko euskarri berriaren artean, Cascante, Tulebras eta Monteagudoko udal-mugarteetan (Nafarroa)” proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egitea onesten duena.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 11ko 61/2019 Ebazpenaren bidez, honako proiektu hau onetsi zen, aurretiazko baimen administratiboa eta eraikitzeko baimen administratiboa eman zitzaion, eta haren onura publikoa deklaratu zen: “‘Cascante-Monteagudo’ goi tentsioko aireko 13,2 kV-eko linearen erreforma, Cascante BTAren eta 00.25 zenbakiko euskarri berriaren artean, Cascante, Tulebras eta Monteagudoko udal-mugarteetan (Nafarroa)”.

2019ko apirilaren 16n, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk eskatu zuen okupatu aurreko aktak egiteko dei egitea, eta administrazioak ordezkariak izendatzea. Horrez gain, enpresaren izenean arituko diren ordezkariak izendatu zituen.

Onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Cascante eta Tulebrasko alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Cascante eta Tulebraseko Udaletxean, 2019ko ekainaren 25ean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Cascante eta Tulebrasko Udalen iragarki-tauletan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 29an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

“CASCANTE-MONTEAGUDO” GOI TENTSIOKO AIREKO 13,2 KV-EKO LINEAREN ERREFORMA,
CASCANTE BTA-REN ETA 00.25 ZENBAKIKO EUSKARRI BERRIAREN ARTEAN, CASCANTE, TULEBRAS
ETA MONTEAGUDOKO UDAL-MUGARTEETAN (NAFARROA) (SAT 10934 ESPEDIENTEA)

Okupatu aurreko aktak egitea

ERANSKINA

Aktak egiteko tokia: Tulebrasko Udaletxea.

2019ko ekainaren 25ean.

HITZORDUA

TITULARRAK
(BANAKAKO JAKINARAZPENA EGITEA ZAILA/EZINEZKOA IZAN DA)

FINKAREN KOD.

POL.

LURZ.

UDAL-MUGARTEA

12:00

Luisa Aguado Calvo andrearen jaraunsleak

Juana Aguado Calvo andrearen jaraunsleak

Donantes de Sangre karrika 14

31520 Cascante (Nafarroa)

TUL-10

1

352

Tulebras

12:30

Liborio Arbiol Ruiz jaunaren jaraunsleak

José Arbiol Ochoa jauna

Ángel Arbiol Ochoa jauna

Martín Cerezeda karrika 25

31520 Cascante (Nafarroa)

TU-L-05

1

12

Tulebras

Josefina Arbiol Ochoa andrea

Tiberio kalea 7

31520 Cascante (Nafarroa)

13:00

Juan José Miramón Díaz jauna

Juan Pablo II etorbidea 62; 3.B

50009 Zaragoza (Zaragoza)

TUL-01

1

1

Tulebras

Iragarkiaren kodea: F1905931