98. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, zaintzaile lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko merezimenduen behin betiko balorazioaren aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 22an emandako 1478/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Prozesu horretan, María Susana Carmen Peña Mascarell, Nuria Hernández Guillén eta Izaskun Resano Apezarena andreek gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute merezimenduen behin betiko balorazioaren aurka, zeina 2019ko martxoaren 28an argitaratu baitzen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko maiatzaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1906506