98. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-171

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua. Garapen Ekonomikorako Departamentua.

Xedea: A-68 errepidean, 112,900 k.p.an dagoen atsedengune bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi-lurrak: Tutera-Gelsa.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Cortes (Nafarroa).

Hondakin ur sanitarioen isurketak 700 m³-ko gehieneko bolumena du urtean; lurrean iragaziko da, iragazki biologikoa duen hobi septiko batetik iragan ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko apirilaren 5ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1906326