98. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-168

Longidako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Longidako Udala.

Xedea: Murelu Longidako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Irati ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Longida (Nafarroa).

Isurketak 3.800 m³ inguruko bolumena du urtean, eta 14,64 m³-ko edukiera duen Imhoff tanga batean tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko apirilaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1906325