98. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-167

Arakilgo Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Arakilgo Udala.

Xedea: Egiarretako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Arakil ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Arakil (Nafarroa).

Isurketak 5.400 m³ inguruko gehieneko bolumena du urtean, eta 24 m³-ko hobi septiko batean tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko maiatzaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1906287