98. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, 21. poligonoko 56. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko apirilaren 28ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa Zurukuaingo 21. poligonoko 56. lurzatiaren eremuan, Maitane Eraso Azconak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatutako egunkarietan argitaratzen denetik hasita; orobat, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie, azter dadin eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Aritzalan, 2019ko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1906040