98. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Hirigintza hitzarmena jendaurrean paratzea

Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 23., 25. eta 26. artikuluekin, hogei egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Udalaren eta Jesús Arana Muñozen eta Pedro Rodrigo Fabo Fabriqueren artean izenpetutako hitzarmena; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Alesbesen, 2019ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1906061