98. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Urrotz-Hiriko Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2019ko maiatzaren 30eko 244/2019 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea 3. aldaketa 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu-gerakinak sartzeko.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Urrotz-Hirian, 2019ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Pedro María Martínez Juango.

Iragarkiaren kodea: L1906039