98. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

2019ko tasen eta prezio publikoen ordenantzak. Onespena

Tulebrasko Udalak, 2018ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019rako aldaketak ordenantzetan, tasen tarifetan, prezio publikoetan eta igorpenetan.

2019ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara iragarkia, urtarrilaren 16an, eta ezarritako hogeita hamar eguneko epean inork ez du aurkeztu espedientearen aurkako erreklamaziorik, kexarik edo oharrik.

Horrenbestez, hasierako erabakia behin betikoa bilakatu da eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara, 2019rako aurreikusitako aldaketekin batean, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan. 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra espediente honek.

Tulebrasen, 2019ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Teresa Torres Fernández.

ORDENANTZA FISKALAK ETA UDAL ORDAINARAZPENEN IGORPEN TASAK, 2019RAKO

1.–Ordenantza fiskalak:

Ordenantza fiskal orokorra.

Ordenantza fiskal orokorra, kontribuzio bereziei buruzkoa.

Ordenantza fiskala, agiriak egin eta tramitatzeko tasei buruzkoa.

Ordenantza fiskala, zeinaren bidez jorratzen baitira prezio publikoak eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezietarako.

Ordenantza fiskala, zeinaren bidez tasak arautzen baitira herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezirako.

Ordenantza fiskala, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari buruzkoa.

Ordenantza fiskala, landazaintzako tasari buruzkoa.

Ordenantza fiskala, zeinaren bidez arautzen baita herri-lurretako ondasunen eta larreen aprobetxamendua.

Ordenantza fiskala, zeinak jorratzen baititu merkataritza ez-egonkorraren eta haren tasak.

Ordenantza fiskala, zeinaren bidez arautzen baitira auzolana eta bide-lana.

Ordenantza, zeinaren bidez arautzen baitira hilerriaren erabilera eta zerbitzu horren eskubide eta tasak.

2.–Igorpen motak:

Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3539.

Ekonomia-jardueren gaineko zergaren errekargua: %40.

3.–2019ko tasa eta prezio publikoak:

Landazaintza, 0,498 euro/almutea. Salmenta ibiltaria, 7,84 euro/eguna, saltoki bakoitzeko. Fotokopiak egitea, 0,11 euro, 50 baino gutxiago badira, eta 0,16 euro, gehiago badira. Faxa erabiltzea, 0,44 euro Nafarroara; 0,89 euro Espainiako gainerako lekuetara; eta 1,68 euro atzerrira, orrialde bakoitzeko. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko portzentajea, %4. Lurzatien zedulak, 2,33 euro/unitatea. Bidea materialekin okupatzea, 0,78 euro/eguna, postu bakoitzeko. Eremu publikoaren okupazioa terrazarekin, 259,36 euro/urtea. Ehiza barrutia, mankomunitatearen arabera. Hilerriko kontzesioak: nitxoa, 771,37 euro; hilobi arrunta, 231,42 euro; hilobi bikoitza, 951,00 euro.

Bere horretan utzi dira hiri-lurraren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren zerga-oinarria kalkulatzeko aplikatutako portzentajeak, 3,00/3,00/2,90/2,90 baitira hurrenez hurren 5, 10, 15 eta 20 urte bitarteko tarteetarako; tasa, berriz, %12.

Tulebrasen, 2019ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Teresa Torres Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1906058