98. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Akats zuzenketa, Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko eta merkataritza-lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzaren testuan

2018ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29an, Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko eta merkataritza-lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzaren testu osoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, jakinarazten da ordenantza horren 6. eranskina akastuna dela eta ondotik atxikitzen denarekin ordeztu behar dela.

Tuteran, 2019ko apirilaren 29an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

6. ERANSKINA

Enpresaren datuak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1905965