98. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1178/2019 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, segurtasun arloko goi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiak onesten dituena; bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat onestea hautaproben bidez honako zerrenda hauek osatzeko: batetik, izangaien zerrenda bat, segurtasun arloko goi mailako teknikarien lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta, bestetik, izangaien beste zerrenda bat, aipatutako lanpostuetan aldi baterako kontratudun gisa aritzeko. Zerrenda horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrei erantzuteko erabiliko dira, Osasun Departamentuaren menpeko erakundeetan izan ezik.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, aldi baterako kontrataziora jo aurretik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek bertako langile finkoei eskainiko dizkiete bete nahi dituzten lanpostuak, eta, horretarako, behar diren hautaprobetarako deia eginen dute, lanpostu horietan prestakuntza egin nahi duten izangaien zerrendak egiteko.

Deialdi hauek honako hauetan ezarritakoari jarraikiz onesten dira: Administrazioaren zerbitzuko langileen prestakuntza eta lanbide hobekuntza arautzen dituen apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua; Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duen abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.2.c) artikulua; eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Segurtasun arloko goi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiak onestea: bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan (Osasun Departamentukoak kenduta) sortzen diren beharrei erantzuteko.

2. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak jakinaraztea Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2019ko apirilaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I.
DEIALDIA, SEGURTASUN ARLOKO GOI MAILAKO TEKNIKARI GISA PRESTAKUNTZARAKO ZERBITZU BEREZIETAN ARITZEKO IZANGAIEN ZERRENDA BAT OSATZEKO

Hona hemen deialdiaren

Oinarriak

Lehenengoa.

Deialdia egiten da segurtasun arloko goi mailako teknikarien lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran ariko diren izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez. Zerrenda hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko erabiliko da, Osasun Departamentuaren menpeko erakundeetan izan ezik.

Bigarrena.–Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, B, C edo D mailakoa edo taldekoa, eta eskubidez dagokien gehieneko prestakuntzaldia agorturik ez izatea.

b) Beren lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Ingeniaritzako unibertsitateetako titulua edukitzea, edo arkitekturakoa, edo ingeniari edo arkitekto gisa aritzeko gaikuntza ematen duen masterreko unibertsitate titulua, edo balio berekotzat hartzen den beste titulu bat, edo, bestela, eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean. Titulu hori ezin da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

e) B motako gidabaimena izatea.

f) Segurtasun arloko goi mailako teknikari gisa zerbitzu berezietan prestakuntza jasotzeko zerrenda batean ez egotea.

2.2. Oinarri honetako baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, baita hautapen prozedura osoan, dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.3. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasun Departamentuko erakunde autonomoei atxikitako langileek, Nafarroan Justizia Administrazioan ari diren langileek, ez eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio-eremutik baztertutako langileek ere.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

3.1. Hautapen prozedura honetan parte hartu nahi dutenek III. eranskinean jasotzen den eskabidea erabili beharko dute eskaera egiteko. Eskabide hori Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.nafarroa.eus helbidean, bai deialdia argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai deialdiaren estekatik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean, interesdunek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.2. Euskarazko C1 jakite-mailaren betebeharra duten lanpostuak hautatu nahi dituztenek, parte hartzeko eskabideaz gain, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailari dagokion euskara tituluaren edo egiaztagiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute, edo hizkuntza eskola ofizial batek luzatutako Euskararen Gaitasun Agiriarena edo ofizialki baliokidea den beste titulu batena.

Aipatutako titulua izan ezean, izangai horiek hizkuntza horretan behar bezalako maila duten zehazteko proba bat gainditu beharko dute. Gaitasun proba hori egin nahi dutenek prozesuan parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute, horretarako ezarritako tokian.

3.3. %33ko desgaitasuna edo handiagoa izanik parte hartzen dutenek horren berri eman beharko dute eskabidean; gainera, hura frogatzen duen dokumentazioa, organo eskudunak emana, erantsi beharko dute.

Halaber, beharrezkotzat jotzen dituzten denbora edo baliabide egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean adierazi egin beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean, zer egokitzapen eskatzen duten zehaztu. %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsona horiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, probak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak zehazteko.

3.4. Aurreko bi ataletan xedatutakoa galarazi gabe, parte hartzeko eskabideaz beste agiririk ez da aurkeztu behar; izan ere, bigarren oinarriko 2.1.d) eta e) ataletan eskatzen diren baldintzak deitzen zaien unean frogatu beharko dituzte, agiri bidez, deialdietako arau komunen zazpigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

3.5. Izangaiek aurkezten duten dokumentazioak ez du zertan izan jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua; hortaz, dokumentu horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira.

Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko ditu parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

Laugarrena.–Eskabideak nola eta noiz aurkeztu.

Deialdietarako arau komunen lehenbiziko eta bigarren oinarrietan ezarritako bitartekoak erabiliz eta epean aurkeztuko dira deialdian parte hartzeko eskabideak.

Bosgarrena.–Hautapen prozesua nola eginen den eta haren balorazioa.

Deialdietarako arau komunen bosgarren oinarrian xedatutakoarekin bat eginen da hautapen prozesua.

II.
DEIALDIA, SEGURTASUN ARLOKO GOI MAILAKO TEKNIKARI GISA ALDI BATERAKO KONTRATATUAK IZATEKO IZANGAIEN ZERRENDA BAT OSATZEKO

Hona hemen deialdiaren

Oinarriak

Lehenengoa.

Deialdia egiten da segurtasun arloko goi mailako teknikarien lanpostuetan ariko diren izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez. Zerrenda hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko erabiliko da, Osasun Departamentuaren menpeko erakundeetan izan ezik.

Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hori erabili baino lehen, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera prestatu diren edo etorkizunean prestatzen diren langile finkoen zerrendak erabiliko dira.

Bigarrena.–Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Parte har dezakete, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Ingeniaritzako unibertsitateetako titulua edukitzea, edo arkitekturakoa, edo ingeniari edo arkitekto gisa aritzeko gaikuntza ematen duen masterreko unibertsitate titulua, edo balio berekotzat hartzen den beste titulu bat, edo, bestela, eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

d) B motako gidabaimena izatea.

e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

f) Dagozkion eginkizun publikoak betetzeko desgaiturik edo bazterturik ez egotea eta administrazio publikoren bateko zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Oinarri honetako baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, baita hautapen prozedura osoan, dei egiten zaien unean eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

3.1. Hautapen prozedura honetan parte hartu nahi dutenek IV. eranskinean jasotzen den eskabidea erabili beharko dute eskaera egiteko. Eskabide hori Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.nafarroa.eus helbidean, bai deialdia argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai deialdiaren estekatik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean, interesdunek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.2. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Nortasun agiri nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen fotokopia.

Dena dela, Espainiako nazionalitatea duten parte-hartzaileek, eskabidean horretarako gaitutako laukitxoan, baimena ematen ahalko diote Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari beren identitatearen eta adinaren inguruko datuak kontsultatzeko, datu horiek beharrezkoak badira espedientea tramitatu eta ebazteko. Datuak Egiaztatu eta Kontsultatzeko Estatuko Administrazio Orokorraren Zerbitzuen bidez (SVCD) kontsultatuko dira datuak, edo beste sistema baliokide baten bidez. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izanen nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo nortasun agiri baliokidearena aurkeztea.

Desadostasunik sortzen bada ofizioz egiaztatutako datuen eta interesdunak deklaratzen dituenen artean, edo haien gaineko alderdiren bat argitu behar bada, behar den errekerimendua eginen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espainiako nazionalitatea ez duten parte-hartzaileek beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien fotokopia aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, bigarren oinarriko 2.1.a) atalean nazionalitateari eta ahaidetasunari buruz eskatzen diren baldintzena. Halaber, eskabidean zinpeko aitorpenaren bidez edo promesaren bidez adierazi beharko dute ez daudela beren jatorrizko herrialdean funtzio publikoan aritzea eragozten dien diziplina zehapen edo kondena penal baten menpe.

b) Euskarazko C1 jakite-mailaren betebeharra duten lanpostuak hautatu nahi dituztenek, parte hartzeko eskabideaz gain, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailari dagokion euskara tituluaren edo egiaztagiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute, edo hizkuntza eskola ofizial batek luzatutako Euskararen Gaitasun Agiriarena edo ofizialki baliokidea den beste titulu batena.

Aipatutako titulua izan ezean, izangai horiek hizkuntza horretan behar bezalako maila duten zehazteko proba bat gainditu beharko dute. Gaitasun proba hori egin nahi dutenek prozesuan parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute, horretarako ezarritako tokian.

c) %33ko desgaitasuna edo handiagoa izanik parte hartzen dutenek horren berri eman beharko dute eskabidean; gainera, hura frogatzen duen dokumentazioa, organo eskudunak emana, erantsi beharko dute. Halaber, beharrezkotzat jotzen dituzten denbora edo baliabide egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean adierazi egin beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean, zer egokitzapen eskatzen duten zehaztu.

%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsona horiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, probak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak zehazteko.

3.3. Bigarren oinarriko 2.1.c) eta d) ataletan eskatzen diren betebeharrak agiri bidez frogatu beharko dira lanerako deia egiten denean, deialdietako arau komunen zazpigarren oinarrian ezarritakoarekin bat.

3.4. Izangaiek aurkezten duten dokumentazioak ez du zertan izan jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua; hortaz, dokumentu horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira.

Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko ditu parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

Laugarrena.–Eskabideak nola eta noiz aurkeztu.

Deialdietarako arau komunen lehenbiziko eta bigarren oinarrietan ezarritako bitartekoak erabiliz eta epean aurkeztuko dira deialdian parte hartzeko eskabideak.

Bosgarrena.–Hautapen prozesua nola eginen den eta haren balorazioa.

Deialdietarako arau komunen bosgarren oinarrian xedatutakoarekin bat eginen da hautapen prozesua.

III.
BI DEIALDIETARAKO ARAU KOMUNAK

Lehenbizikoa.–Eskabideak aurkeztea.

Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Karlos III.aren etorbidea 2, atalondoa, 31002 Iruña), edo Nafarroako Gobernuaren beste edozein erregistro bulegotan (zerrenda Nafarroako Gobernuaren Interneteko web-orrian ageri da: www.nafarroa.eus), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren web-orrian dago (www.nafarroa.eus). Kasu horretan, parte hartzeko eskabide berariazkoarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa eransteko, Erregistro Orokor Elektronikoan artxiboak eransteko aurreikusita dauden formatuetatik edozein erabiltzen ahalko da.

Bigarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Bi deialdietan, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, deialdietan onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak ikusgai jarriko ditu Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea 2, atalondoa) eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko webgunean (www.nafarroa.eus).

Zerrenda horien kontra interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, edo eskabidean egindako akatsak zuzendu, hamar egun balioduneko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita, idazki bat aurkeztuta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen zerrendak behin betiko onetsiko dira zuzenean.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak edo zuzenketak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsiko ditu eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea 2, atalondoa) eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko web-orrian (www.nafarroa.eus) argitaratuko ditu, hautapen probak egiteko eguna, ordua eta tokia adierazita.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertuta, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Eskabidean adierazten dutenek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailari dagokion euskara titulua edo egiaztagiria dutela, zuzenketak egiteko epea iraganda ez badute frogatu, euskararen mailaketa proba egiteko deia jasoko dute.

Euskarazko berariazko probarako deia jaso eta atal honetan aipatzen diren behin betiko zerrendak argitaratu ondoren eta euskara probak hasi baino lehen, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailari dagokion euskara titulua edo egiaztagiria dutela frogatzen duten izangaiak euskara proba egitetik salbu geldituko dira. Tituluak edo egiaztagiriak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari igorri beharko zaizkio, eta aurkeztu beharko dira deialdietako oinarri komunetako lehenbizikoan aipatutako bitarteko baten bidez. Ohartuz gero aurkezten den dokumentazioa ez dela Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren euskararen C1 mailaren baliokidea, interesdunari jakinaraziko zaio berariazko euskara proba egin beharra duela.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Laugarrena.–Kalifikazio epaimahaia.

4.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Isabel Anaut Peña andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Babes Zibilerako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Francisco Javier Bayona Iturrarte jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Francisco José Fernández Elizalde jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko segurtasun arloko goi mailako teknikaria.

Ordezko epaimahaikidea: Francisco Javier Echeverria Iriarte jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko suhiltzaile-ofiziala.

–Epaimahaikidea: Juan Manuel Lobo Palanco jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Elena Iribarren Gorriz andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Larrialdietako Prebentzio, Informazio eta Prestakuntza Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Víctor Rubio Martínez jauna, Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Jon Andoni Díez de Ure Eraul jauna, Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: Ana Isabel Munguira Elizondo andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Boluntarioen Bulegoko burua.

Ordezko epaimahaikide-idazkaria: Yolanda Jiménez Marín andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko S.O.S. Nafarroa Ataleko burua.

4.2. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaikideek ezin izanen dute kalifikazio epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko diote.

Halaber, zilegi da epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

4.3. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bere kideen gehiengo absolutua bertan ez bada. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

4.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdietako oinarrien interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.

4.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak hartzen ahalko ditu probetarako, eta horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

Bosgarrena.–Probak.

5.1. Hautapen prozesua honela eginen da:

5.1.1. Proba fisikoak. Hiru ariketa hauek gainditu beharko dira:

a) Banku press-a, edo pisua jasotzeko proba.

b) Zalutasun proba (Barrow testa).

c) Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa).

Ariketa horiek deialdi honen II. eranskinean ezarritakoari jarraikiz eginen dira.

Ariketen kalifikazioa “gai” edo “ez gai” izanen da. Hiru ariketa horietan “gai” kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira.

5.1.2. Proba teoriko-praktikoa: egun berean egin beharreko bi ariketa izanen ditu.

Probak 100 puntuko kalifikazioa izanen du gehienez, eta bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazio horren %30 gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

–Ariketa teorikoa: test motako 50 galdera erantzun beharko dira idatziz, deialdi honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Ariketa hau egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza izan ezik.

Ariketaren iraupena gehienez ere ordubete izanen da.

Ariketa honek, gehienez ere, 50 puntuko kalifikazioa izanen du.

–Ariketa praktikoa: I. eranskineko gai-zerrendako gaietan oinarrituta, epaimahaiak hautatzen duen kasu bati buruzko ariketa praktiko bat egin beharko da, idatziz.

Izangaiek kalkulagailua edo egokiak iruditzen zaizkien dokumentuak erabiltzen ahalko dituzte.

Ariketa honek bi ordu iraunen du gehienez, eta 50 puntuz kalifikatuko da gehienez.

Ariketa hau plika sistemaren bidez eginen da.

5.2. Probarako dei bakarra eginen da. Parte-hartzaileek nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute proba egitera. Nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertu eginen dira.

5.3. Probak egiteko, beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak jarriko dira, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat eta eskabidean eskatu dutenentzat.

Seigarrena.–Emaitzak.

6.1. Probak kalifikatzen bukatu ondotik, epaimahaiak Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus) argitaratuko ditu lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea emanen du emaitzei buruzko alegazioak egiteko.

6.2. Behin alegazioetarako epea iraganik, eta horiek ebatzirik, parte-hartzaileen artean berdinketarik izanez gero, kalifikazio epaimahaiak irizpide hauen arabera jokatuko du:

a) Izangai berriak prestakuntzaldian aritzeko deialdia: deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitortuta daukaten antzinatasunaren arabera hautsiko dira berdinketak, antzinatasun handiena duena lehenetsiz. Berdinketak jarraitzen badu, aldi baterako kontratazioetarako deialdian ezarritako irizpideari jarraikiz hautsiko dira berdinketak.

b) Aldi baterako kontratazioetarako deialdia: berdinketak zozketa bakar baten bidez erabakiko dira, zeina kalifikazio epaimahaiak eginen baitu. Hala, berdindutako izangai guztien artean bat hautatuko da, ausaz. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz deseginen dira, abiapuntu harturik zozketa horretan hautatzen den izangaiaren abizenak eta izena. Bozketaren emaitzak Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta iragarki-taulan jarriko dira jendaurrean.

6.3. Aurkeztutako alegazioak eta berdinketak ebatzita, epaimahaiak honako zerrenda hauek argitaratuko ditu, bereizita, Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan eta Interneteko webgunean (www.nafarroa.eus):

–Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangai berrientzako deialdiko hautapen prozesua gainditu dutenen zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

–Aldi baterako kontratatuak izateko deialdiko hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

6.4. Euskara proba: probak gainditu dituzten izangaien artean, euskararen ezagutzari buruzko probak egitea eskatu duen izangairik bada, epaimahaiak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren laguntza eskatuko du. Organo horrek hizkuntza mailaren gaineko berariazko ariketa bat eginen du, eta izangaiei “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen die.

Horretarako, epaimahaiak, Euskarabidearekin bat, probak egiteko tokia, eguna eta ordua iragarriko ditu. Izangai horientzako deialdia Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan argitaratuko da (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea 2, atalondoa), bai eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko www.nafarroa.eus web-orrian ere.

Euskararen ezagutzari buruzko proben kalifikazioa bukaturik, emaitzak jendaurrean jarriko dira Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea 2, atalondoa), bai eta Nafarroako Gobernuaren www.nafarroa.eus web-orrian ere.

6.5. Oinarri honetan ezarritako jarduketak bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dizkio probak gainditu dituzten izangaien zerrendak, onets ditzan. Zerrendekin batera, hautapen prozesuaren espediente osoa ere bidaliko dio.

Zazpigarrena.–Segurtasun arloko goi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak eta deia.

7.1. Hautapen prozesuaren espediente osoa jasota, izangaien zerrendak onetsiko dira Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan argitaratuko da (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea 2, atalondoa), baita Nafarroako Gobernuaren web-orrian ere (www.nafarroa.eus).

7.2. Izangaiak prestakuntzaldian aritzeko deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa honako hauetan ezarritakoaren arabera eginen dira: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua; Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua, prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zuena; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

7.3. Izangaiei aldi baterako kontratatzeko dei egiten zaienean eta, hala bada, kontratatzerakoan, arau hauetan ezarritakoari jarraituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak; deialdi honetako oinarriak; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n eman zuen 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Izangaiei lanerako deia egiten zaienean, aintzat hartuko da, orobat, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. atalean ezarritakoa, non arautzen baitira desgaitasunen bat duten pertsonek Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua lortzeko xehetasunak.

7.4. Deia jasotzen duten pertsonek deialdian eskatutako titulazio betebeharrak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte; horretarako, ingeniariaren edo arkitektoaren tituluaren fotokopia aurkeztu beharko dute, edo ingeniari edo arkitekto gisa aritzeko gaikuntza ematen duen masterrarena, edo baliokidearena, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena (edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen titulua lortzeko moduan egon izanaren gaineko ziurtagiria), eta B motako gidabaimenaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen eskuratua.

Eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak hautapen prozesutik baztertuko dira Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

Izangaiek aurkezten duten dokumentazioak ez du zertan izan jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua; hortaz, dokumentu horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira.

Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

Zortzigarrena.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, salbu kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, honako hauetan xedatutakoarekin bat: martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua (foru lege horren bidez jorratu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta Foru-sektore publiko instituzionala), eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak (lege horren bidez jorratu zen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–Babes zibila.

1.1. Babes zibilaren antolaketa Espainian. Babes Zibilaren Batzorde Nazionala. Babes zibilaren antolaketa Nafarroan.

1.2. 8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa.

2. gaia.–Larrialdien plangintza.

2.1. Babes zibilaren oinarrizko araua. Xedea. Planak prestatzeko irizpideak. Lurralde planak. Plan bereziak. Eskumenak. Interes orokorreko deklarazioa.

2.2. Larrialdietarako planak. Arriskuen azterketa. Kontzeptua. Helburuak. Arrisku motak: naturalak eta teknologikoak. Arriskuen ukipena Nafarroan. Lurraldearen okupazioari lotutako arriskuak. Lurralde antolamenduko tresnak eta mekanismoak. Baliabideen eta bitartekoen katalogoa. Kontzeptua. Definizioak. Katalogatzeko prozedurak. Kodetze-sistemak. Baliabideak. Bitartekoak.

2.3. Oinarrizko jarraibideak. Uholdeak. Arrisku kimikoa. Baso-suteak. Gai arriskutsuen garraioa. Lurrikara. Arrisku erradiologikoa.

3. gaia.–Autobabesa.

393/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, larrialdi egoerak sortzen ahal dituzten jarduerak hartzen dituzten zentro, establezimendu eta lekuen autobabeserako oinarrizko araua onetsi zuena.

4. gaia.–Eraikinetako suteen kontrako babesa.

4.1. 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoa onesten duena (I). Segurtasunaren oinarrizko agiria (SI), surik piztuz gero.

4.2. 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoa onesten duena (II). Erabilerari eta irisgarritasunari buruzko segurtasunaren oinarrizko agiria (SUA).

5. gaia.–Industriako suteen kontrako babesa.

2267/2004 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, industria establezimenduen suteen kontrako segurtasunerako erregelamendua onesten duena.

6. gaia.–Suteak itzaltzea.

6.1. Agente itzaltzaileak. Tipologia, ezaugarriak, erabilera, ontziak, dosifikazioak, su mota ezberdinetarako egokitasuna, abantailak. Suteak itzaltzeko ibilgailuak. Sua itzaltzeko ekipamendu mugigarriak. Material osagarria. Norbera babesteko ekipamenduak.

6.2. Baso-suteak itzaltzeko metodologia, suteen tipologiaren eta tamainaren arabera. Teknika berriak.

7. gaia.–Koordinazioa.

7.1. Ekintza koordinaziorako zentroak. Kontzeptua. Helburuak. Tipologia. Egitura. Antolaketa. Eginkizunak. Giza baliabideak. Zerbitzu koordinatuak. Ekintza koordinaziorako zentro integratuak. Hiru zifrako telefonoak. 112 telefonoa. Europako zuzentarauak.

7.2. Aginte-postu aurreratuak. In situ koordinazioa. Aginte bakarra. Jarduteko protokoloak. Larrialdi txikiak. Esku hartzen duten zerbitzuen jarraipena, kontrola eta ikuskapena.

8. gaia.–Salbamendua.

8.1. Gorabeheren tipologia. Ezaugarriak eta arazo zehatzak. Bilaketak. Koordinazioa. Kokalekua. Bilaketetan teknologia berriak erabiltzea.

8.2. Esku hartzeko teknikak. Gorabehera mota ezberdinetan esku hartzeko teknikak. Zaurituen garraioa. Erreskaterako teknikak: sorospen lana mendian.

9. gaia.–Esku hartzeko polizia zerbitzuak.

Foruzaingoa. Polizia Nazionalaren Kidegoa. Guardia Zibila. Udaltzaingoak. Eskumenak. Mendekotasuna. Antolaketa hierarkikoa.

10. gaia.–Nafarroako suhiltzaileak.

Eskumenak. Mendekotasuna. Lurralde antolaketa. Talde espezialistak. Kanpainak. Antolaketa funtzionala eta hierarkikoa.

11. gaia.–Osasun zerbitzuak.

Osasun laguntzaren sarea: ospitaleak, larrialdi zerbitzuak. Oinarrizko osasun laguntza. Larrialdietako osasun garraioaren sarea.

12. gaia.–Salbamenduetan diharduten bestelako entitateak.

Boluntarioen entitateak: Gurutze Gorria, DYA, kirol federazioak, salbamendu txakurrak, suhiltzaile boluntarioak, boluntarioen beste elkarte batzuk. Psikologoak. EEU. Eginkizunak eta antolaketa.

13. gaia.–Komunikazioak.

13.1. Telefonia eta datuak. Orokortasunak. Sistemen tipologia. Telefono sare publikoa. TMA, GSM, GPRS, 3G, 4G. Satelite bidezko telefonia. Kontzeptuak. Ezberdintasunak.

13.2. Irrati-sarea. Trunking sistema. Orokortasunak. Oinarri teorikoak. Egitura. Zerbitzu motak. Ezaugarriak. Kontrol kanala. Seinaleztapen protokoloa. Trunking digitala.

14. gaia.–Esku hartzeko taldeak.

14.1. Jarduteko taldeak. Zerrendaketa eta erabilera gorabehera mota ezberdinetan. Norbera babesteko ekipamenduak.

14.2. Esku hartzeko ibilgailuak.

14.3. Osasun arloko garraioa. Anbulantziak. Motak eta ezaugarriak. Nafarroako indarreko araudia.

14.4. Aireko baliabideak.

15. gaia.–Ingurune fisikoa esku-hartzeetan.

15.1. Nafarroako geografia. Nafarroako geomorfologia, orografia, klimatologia eta hidrologia. Nafarroako populazioa.

15.2. Meteorologia. Euriak, haizeak, tenperatura, hezetasuna, presioa, geopotentziala, isotermak.

Oharra: gai guztiak deialdi hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunean indarra duen legediaren arabera eskatuko dira.

II. ERANSKINA

Proba fisikoak

1.–Bankuko press-a, edo pisua jasotzeko proba, 36 kg gizonentzat eta 18 kg emakumeentzat.

Deskribapena: banku batean etzanda, ahoz gora, izangaiak 36 edo 18 kiloko pisua goratu behar du (barraren pisua barne), 60 segundoan, eskatutako jasoaldi guztietan. Bi eskuekin goratuko du pisua, barrari ahurraz heldu eta hatzak itxirik, sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago. Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba hau egiteko.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira, eta barrak bularra ukituko du.

Oinak lehenbiziko goratzean nola dauden, horrela mantenduko dira ariketa osoan, aldatu gabe.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetuko da, eta, beraz, ez da kontatuko.

Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Gai izateko egin beharreko jasoaldiak:

ADINA

GIZONEZKOAK

EMAKUMEZKOAK

18 eta 40 urte artekoa

Gai: 20 edo gehiago

Ez gai: 20 baino gutxiago

Gai: 20 edo gehiago

Ez gai: 20 baino gutxiago

41 eta 55 urte artekoa

Gai: 12 edo gehiago

Ez gai: 12 baino gutxiago

Gai: 12 edo gehiago

Ez gai: 12 baino gutxiago

56 eta 65 urte artekoa

Gai: 8 edo gehiago

Ez gai: 8 baino gutxiago

Gai: 8 edo gehiago

Ez gai: 8 baino gutxiago

2.–Zalutasun proba (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzean.

Egiteko manera: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea “zortzi” baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatutakoa. Zutoinetako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte, eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz egin behar dute zirkuitua, behin alde batera behin bestera (A eta B ibilbideak grafikoan). Izangai bakoitzari bigarren aukera emanen zaio ibilbide bakoitzean, lehenengo saioa baliogabetzat hartzen bada.

Saio baliogabea izanen da honako hau gertatzen denean:

a) Izangaiak zutoin bat botatzen duenean.

b) Izangaia ibilbidetik ateratzen denean.

Honako hauek dira kanporatzeko arrazoiak:

a) Ibilbideetako batean (A edo B) bi saio baliogabe egitea.

b) Probarako aurreikusitako gehieneko denbora gainditzea.

Gai izateko erabili beharreko denbora: izangaiek bi ibilbideak (A eta B) egiteko ematen duten denbora batuko da, kontuan hartuta ibilbideak bukatzen direla izangaia irteera marratik berriz pasatzen denean. Puntuazioa ondoko eskala honen araberakoa izanen da (segundotan emandako denbora, ehunenak kontatu gabe).

F1906169_0.pdf

ADINA

GIZONEZKOAK

EMAKUMEZKOAK

18 eta 40 urte artekoa

Gai: 27 segundo edo gutxiago

Ez gai: 27 segundo baino gehiago

Gai: 29 segundo edo gutxiago

Ez gai: 29 segundo baino gehiago

41 eta 55 urte artekoa

Gai: 30 segundo edo gutxiago

Ez gai: 30 segundo baino gehiago

Gai: 31 segundo edo gutxiago

Ez gai: 31 segundo baino gehiago

56 eta 65 urte artekoa

Gai: 32 segundo edo gutxiago

Ez gai: 32 segundo baino gehiago

Gai: 33 segundo edo gutxiago

Ez gai: 33 segundo baino gehiago

3.–Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa).

Gauzatzeko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute, eta bitartean jarraituko diote zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, seinalea entzutearekin batera, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, lehenik bat eta gero bestea. Hortaz, izangai guztiek erritmo berean egin beharko dute lasterketa, eta ez da onartuko inork lasterketaren erritmoa gainditzea. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuz eta marra zapalduz. Zintak tarte erregularretan emanen du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarragoa eginen da. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba hau egiteko.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatzen duen erritmoari eustea eskatzen diren aldiak bete arte. Izangai bakoitzaren proba bukatuta, ordura arte lortutako tarteak kontatutako dira.

–Izangaia gelditzea.

–Izangaia bere kaletik ateratzean.

–Izangaiak ibilbide oso bat bukatzeko dagoen muturreko marra ez zapaltzea.

–Izangaiak hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra zapaltzera seinale akustikoak agintzen dionean. Marratik metro bateko tartera egotea onartuko da, seinaleak jotzen duen unean. Baina, horretarako, seinalea entzuten denean segurtasun eremuaren barrenean egon beharko du.

–Izangaia marjinaren barrenean ez badago seinalea entzuten denean, behin bakarrik.

Izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen kopurua (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera).

ADINA

GIZONEZKOAK

EMAKUMEZKOAK

18 eta 40 urte artekoa

Gai: 9,5 edo gehiago

Ez gai: 9,5 baino gutxiago

Gai: 7,5 edo gehiago

Ez gai: 7,5 baino gutxiago

41 eta 55 urte artekoa

Gai: 8,5 edo gehiago

Ez gai: 8,5 baino gutxiago

Gai: 6,5 edo gehiago

Ez gai: 6,5 baino gutxiago

56 eta 65 urte artekoa

Gai: 7,5 edo gehiago

Ez gai: 7,5 baino gutxiago

Gai: 5,5 edo gehiago

Ez gai: 5,5 baino gutxiago

III. ERANSKINA

Prestakuntzarako zerbitzu berezietarako eskabidea (PDFa).

(Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langile finkoak bakarrik).

IV. ERANSKINA

Aldi baterako kontrataziorako eskabidea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1906169