98. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, 2019ko apirilaren 29an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2019. urteko aurrekontu orokor bakarrean 2. aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragandakoan, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Orisoainen, 2019ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1906045