98. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko antolamenduko egiturazko zenbait determinaziotan. Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, 2019ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Orisoaingo Udal Plan Orokorreko mugapenaren egiturazko aldaketa AA26 unitatearen eremuan, 2019ko martxoaren 4an Ángel Fernández Pierola arkitektoak izenpetua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 71. artikuluetan xedatua aplikatu beharrez.

Orisoainen, 2019ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1906044