98. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko martxoaren 14ko osoko bilkuran onetsi zen, hasiera batez, aurrekontuan 2. aldaketa eta 2019ko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa egiteko erabakia, eta 2019ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, apirilaren 4an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, haren bidez garatu baitzen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan. Hona hemen kapituluka laburturik:

LABURPENA:

II. kapitulua: 108.297,44 euro.

IV. kapitulua: 73.675,00 euro.

VI. kapitulua: 1.206.097,71 euro.

Guztira: 1.388.070,15 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 1.388.070,15 euro.

Lizarran, 2019ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandía.

Iragarkiaren kodea: L1906036