98. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Ondasun higiezinaren kalifikazio juridikoaren aldaketa

Castejongo Udalak, 2019ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Grove markako AMZ 50XT modeloko plataforma igotzaile mugikorraren kalifikazio juridikoaren aldaketa, erabili ezineko efektu gisa deklaratzeko.

Bigarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako ediktuen taulan jarrita.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Castejonen, 2019ko apirilaren 30ean.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1906033