98. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1245/2019 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako hainbat burutza merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 105/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen burutza horietarako deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan), merezimendu-lehiaketa baterako deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako hainbat burutza betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko 1118/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 1756/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 3koan) onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta aldatu zen epaimahai batzuen izendapena, atal, bulego eta unitate parekatuetako hainbat burutza merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak, abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, aldatzen dituen urtarrilaren 16ko 1/2019 Foru Dekretuaren bidez, estatutu horien 36. artikuluarekin bat, Ez-egoiliarren Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen Atala kendu zen (10318 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan).

Bestetik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 6an emandako 46/2019 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak onesten dituen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 22ko 456/2016 Foru Agindua aldatu eta, besteak beste, Estatistika Bulegoa amortizatu zen (9678 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan).

Halaber, martxoaren 6ko 16/2019 Foru Dekretuaren bidez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretua aldatu eta, besteak beste, Inbertsioa Sustatzeko Atala kendu zen (9651 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan).

Aurreko guztia kontuan harturik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 84.2 artikuluarekin bat, bidezko da bukaera ematea prozedurari, jarraipena ematea ezinezkoa baita gerora sortutako arrazoiengatik, hau da, aipatutako unitate organikoen burutzak kentzeagatik.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Prozedura bukatutzat deklaratzea, burutza hauei dagokienez:

–Inbertsioa Sustatzeko Ataleko burutza.

Lanpostuaren zenbakia: 9651.

–Ez-egoiliarren Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen Ataleko burutza.

Lanpostuaren zenbakia: 10318.

–Estatistika Bulegoko burutza.

Lanpostuaren zenbakia: 9678.

2. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Garapen Ekonomikorako, Ogasuneko eta Finantza Politikako eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1906743