98. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA, Nafarroako Parlamentuko Batzorde Iraunkorrak hartua, baliozkotzen duena 2/2019 Foru Lege Dekretua, maiatzaren 15ekoa, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen arloko neurri batzuk. Foru Lege Dekretu hori 2019ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an.

Nafarroako Parlamentuko Batzorde Iraunkorrak, 2019ko maiatzaren 20an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Baliozkotzea 2/2019 Foru Lege Dekretua, maiatzaren 15ekoa, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen arloko neurri batzuk. Foru Lege Dekretu hori 2019ko maiatzaren 17ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (9-19/DLF-00002).

2. Agintzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.5 artikuluan ezarritakoa betez.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 20an.–Lehendakaria, Ainhoa Aznárez Igarza.

Iragarkiaren kodea: F1906864