97. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

39C/2019 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, SAS Autosystemtechnik, SA enpresak Arazuri-Orkoienen dituen lantokirako hitzarmen kolektiboko 2019ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Arazuri-Orkoiengo SAS Autosystemtechnik SA enpresaren hitzarmen kolektiboaren 2019ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 310008032012001) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2019ko martxoaren 14an, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2019ko martxoaren 11n eta zuzendua 2019ko apirilaren 2an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 3an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

SAS Autosystemtechnik, SA enpresak Arazuri-Orkoienen dituen lantokirako hitzarmen kolektiboko 2019ko soldaten berrikuspena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1906329