97. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

348/2019 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia ebazten duena, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraberritu edo handitzeko 2019ko obrak finantzatzeko. DDBN identifikazioa: 433065.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 28an emandako 1587/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta baimena eman zen gastua egiteko, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraberritu edo handitzeko 2019ko obrak finantzatzeko.

2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 547001-52300-7609-312802 partida dago jasota, “Kontsultategiak eraberritu edo handitzeko transferentziak” izenekoa, eta 950.000 euroko kreditua du.

Deialdi honen oinarri arautzaileetan izendatutako balorazio batzordeak (aipatu 1587/2018 Ebazpenaren bidez onetsia) txostena egin du onartutako eskaeren artean lehentasun-ordena finkatzeko. Txostenaren xedea da puntuazioan berdinketak daudenean ordena erabakitzea, betiere emandako puntuazioen eta deialdi honen oinarri arautzaileek ezarritakoaren arabera. Horren ondorioz, hau da ordena:

ESKATZAILEA

KONTSULTATEGIA

JARDUKETEN IZENAK

PUNTUAK, OSOTARA

LEHENTASUN-ORDENA

Ameskoabarrengo Udala

Zudairi

Kontsultategia handitu eta eraberritzea

23

1

Murchanteko Udala

Murchante

Kontsultategia handitu eta eraberritzea

22

2

Baztango Udala

Oronotz

Kontsultategia handitu eta eraberritzeko proiektua

21

3

Fiteroko Udala

Fitero

Kontsultategia egokitu eta eraberritzea

19

4

Azkonako Kontzejua

Azkona

Udal eraikina eraberritzeko obrak kontsultategia egiteko

18

5

Arantzako Udala

Arantza

Berritze lanak

17

6

Erroibarko Udala

Erro

Berritze lanak

17

7

Arbizuko Udala

Arbizu

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

12

8

Luzaideko Udala

Luzaide

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

12

9

Mendigorriko Udala

Mendigorria

Hainbat gabezia konpontzeko jarduketak

11

10

Burgiko Udala

Burgi

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

11

11

Añorbeko Udala

Añorbe

Kontsultategia handitzeko berritze lanak

10

12

Gorzako Kontzejua

Gorza

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

10

13

Urraulgoitiko Udala

Irurozki

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

10

14

Eratsungo Udala

Eratsun

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

10

15

Aranoko Udala

Arano

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

10

16

Asteraingo Kontzejua

Asterain

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

10

17

Artaxoako Udala

Artaxoa

Galdara eta instalazio termikoak aldatzea

10

18

Araizko Udala

Arribe-Atallu

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

10

19

Urzainkiko Udala

Urzainki

Kontsultategia handitzeko berritze lanak

9

20

Espartza Zaraitzuko Udala

Espartza Zaraitzu

Berokuntza sistema aldatzea

9

21

Barasoaingo Udala

Barasoain

Berokuntza sistema berritzea eta sarrerako atariaren mekanizazioa

9

22

Cadreitako Udala

Cadreita

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

9

23

Leringo Udala

Lerin

Aire girotua instalatzea

9

24

Cabredoko Udala

Cabredo

Teilatua konpontzea eta berokuntza sistema aldatzea

9

25

Martzillako Udala

Martzilla

Estalkia aldatzea

9

26

Alesbesko Udala

Alesbes

Teilatua konpontzea eta markesina eraikitzea

9

27

Urrozko Udala

Urrotz

Galdara aldatzea

8

28

Gesalazko Udala

Estenotz

Leihateak, atari nagusia eta pareten isolamendua aldatzea

8

29

Legardako Udala

Legarda

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

8

30

Santsolgo Udala

Santsol

Gasolioaren bidezko beroketa instalatzea

8

31

Erronkariko Udala

Erronkari

Leihoak aldatzea

8

32

Abaurregaineko Udala

Abaurregaina

Leihoak aldatzea

8

33

Funesko Udala

Funes

Kontsultategia handitzea

8

34

Jaizko Udala

Jaitz

Leihoak aldatzea

7

35

Igantziko Udala

Igantzi

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

7

36

Monteagudoko Udala

Monteagudo

Harrera-administrazio gunea ixtea

7

37

Cabanillasko Udala

Cabanillas

Sarrerako atariak hobetzea

7

38

Armañantzasko Udala

Armañantzas

Udal eraikina eraberritzeko obrak kontsultategia egiteko

6

39

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak eginiko proposamena ikusirik, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetzaren adostasunez eta aurrekontuan dagoen dirua kontuan hartuz, toki entitateen aldeko dirulaguntzak ematea erabaki da, proposamenean adierazten diren zenbatekoetan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzak ematea herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraberritu edo handitzeko 2019ko obrak finantzatzeko, hain zuzen ere 950.000 euro, toki entitateentzat, ondoren azaltzen diren gehieneko zenbatekoetan banaturik:

–Ameskoabarrengo Udalari (IFZ: P3101300F) gehienez ere 261.284,58 euro ematea, Zudairiko kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2019ko jarduketei dagokie.

–Murchanteko Udalari (IFZ: P3117600A) gehienez ere 106.139,57 euro ematea, Murchanteko kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2019ko jarduketei dagokie.

–Baztango Udalari (IFZ: P3105000H) gehienez ere 16.457,72 euro ematea, Oronozko kontsultategia handitu eta eraberritzeko obren proiektua idaztea finantzatzeko. Dirulaguntza 2019ko jarduketei dagokie.

–Fiteroko Udalari (IFZ: P3110400C) gehienez ere 248.389,65 euro ematea, Fiteroko kontsultategia egokitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2019ko jarduketei dagokie.

–Azkonako Kontzejuari (IFZ: P3137700E) gehienez ere 72.507,67 euro ematea, Azkonako kontsultategia egiteko behar den udal eraikineko berritze lanak finantzatzeko. Dirulaguntza 2019ko jarduketei dagokie.

–Arantzako Udalari (IFZ: P3102200G) gehienez ere 24.099,72 euro ematea, Arantzako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2019ko jarduketei dagokie.

–Erroibarko Udalari (IFZ: P3109100B) gehienez ere 15.687,83 euro ematea, Erroko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2019ko jarduketei dagokie.

–Arbizuko Udalari (IFZ: P3102700F) gehienez ere 37.551,40 euro ematea, Arbizuko kontsultategiko instalazioak egokitu eta hobetzeko obrak finantzatzeko. Dirulaguntza 2019ko jarduketei dagokie.

–Luzaideko Udalari (IFZ: P3124800H) gehienez ere 18.298,23 euro ematea, Luzaideko kontsultategiko instalazioak egokitu eta hobetzeko obrak finantzatzeko. Dirulaguntza 2019ko jarduketei dagokie.

–Mendigorriko Udala (IFZ: P3116700J) gehienez ere 42.528,74 euro ematea, Mendigorriko kontsultategiak dituen zenbait gabezia konpontzeko obrak finantzatzeko. Dirulaguntza 2019ko jarduketei dagokie.

–Burgiko Udalari (IFZ: P3105900I) gehienez ere 31.213,84 euro ematea, Burgiko kontsultategiko instalazioak egokitu eta hobetzeko obrak finantzatzeko. Dirulaguntza 2019ko jarduketei dagokie.

–Añorbeko Udalari (IFZ: P3101800E) gehienez ere 75.841,05 euro ematea, Añorbeko kontsultategia handitzeko berritze lanak finantzatzeko. Dirulaguntza 2019ko jarduketei dagokie.

2. Gastu hori 2019ko gastu-aurrekontuko “Kontsultategiak eraberritu edo handitzeko transferentziak” izeneko 547001-52300-7609-312802 partidari egoztea.

3. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau toki entitate interesdunei jakinaraztea, eta igortzea Osasun Departamentuan dagoen Kontu-hartzailetza Delegatura; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara; Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzara; Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzura; Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atalera; eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan. Horrekin batera, administrazio publikoak ez diren interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela ebazpen honen aurka, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko apirilaren 15ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Oscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1905479